Gaur, otsailak 25 Ostegun Gizena, Egape Ikastolako LH3. mailako ikasle eta irakasleok Iñauteriak ospatu ditugu. Hementxe dituzue gure argazkiak. Ezetz asmatu nor den nor?
GORA IÑAUTERIAK!!!!!
LH3. mailako ikasleok ingeleseko saioetan antzerki emanaldi bat prestatu dugu: "The Wolf and the Seven Little Kids." Ingeleseko irakasleak, Aitziberrek, lagundu digu emanaldia prestatzen eta LH2. mailako ikaskideei eskaini diegu. Asko gustatu zitzaiela esan digute eta guk oso ondo pasa dugu.
Pasa den otsailaren 9an LH 3. mailako ikasleok Donostiako Izotz Jauregian izan ginen. Bertako monitore eta gure Hezkuntza Fisikoko irakaslearen (Pabloren) laguntzari esker aritu ginen izotz gainean irristatzen. Nahiz eta erorketa ugari izan oso ondo pasa genuen eta irrikaz gaude berriro bueltatzeko.