2019(e)ko abenduakren 3(a), asteartea

EUSKARAREN EGUNA

Euskararen egunean haur minbiziaren aurka EITBk antolatutako MARATOIRAKO "Lau Teilatu" kanta zoragarria abestu genuen.

2019(e)ko uztailakren 1(a), astelehena

2019(e)ko maiatzakren 24(a), ostirala

Kaixo! Hemen gara berriro egin ditugun ekintza pila zuekin konpartitzeko asmotan!

Lehenengo EKOGUNEAra  egindako argazkiak dituzue. Bertan primeran pasa genuen eta asko jolastu genuen. URAK duen garrantziaz jabetu ginen eta barazkiak landatzen ikasi genuen. 

URA EZ DUGU ALFERRIK GASTATU BEHAR!!











 AITON-AMONEKIN EGUNEKO ZENTROAN !!









Gure ikastolako 2.zikloko ikasleak Eguneko Zentroan egon gara aiton-amonekin ekintza desberdinak egiten.
Jarduera hauek ELKARBIZITZA proiektuaren barruan kokatzen dira. Bertako helburuetako bat, adin desberdinen arteko erlazioak eta elkar ezagutza areagotzea izanik.
Horretarako, ikasle talde bakoitza ordu bete egon da astean zehar adin nagusiko pertsonekin kantatzen, jolasten eta margotzen.

2019(e)ko maiatzakren 9(a), osteguna



ZENBAT KAKA URNIETAN!

“Zenbat kaka Urnietan!” izenburupean LH2.zikloko taldeek gure herriko hondakinen behaketa eta azterketa egin genuen martxoaren azken astean.
Egitasmo hau Eskolako Agenda 21 proiektuaren barruan kokatzen da. Aurtengo gaia HONDAKINAK izanik, gu kalera irten gara eta zenbait gunetako zaborra jaso, sailkatu, pisatu eta ondorioak atera ditugu.  Horma irudi batzuen bidez adierazi dugu ikusi duguna.

Orokorrean, kaleak nahiko garbi daudela esan dezakegu. Baina, zigarro punta asko ikusten dela toki guztietan eta txikleak ere, espaloietan itsatsita. Horregatik, gurasoei oharra:

ERRETZEN BADUZUE ZIGARRO MUTURRAK ZAKARRONTZIRA!!