2019(e)ko maiatzaren 24(a), ostirala

Kaixo! Hemen gara berriro egin ditugun ekintza pila zuekin konpartitzeko asmotan!

Lehenengo EKOGUNEAra  egindako argazkiak dituzue. Bertan primeran pasa genuen eta asko jolastu genuen. URAK duen garrantziaz jabetu ginen eta barazkiak landatzen ikasi genuen. 

URA EZ DUGU ALFERRIK GASTATU BEHAR!!











 AITON-AMONEKIN EGUNEKO ZENTROAN !!









Gure ikastolako 2.zikloko ikasleak Eguneko Zentroan egon gara aiton-amonekin ekintza desberdinak egiten.
Jarduera hauek ELKARBIZITZA proiektuaren barruan kokatzen dira. Bertako helburuetako bat, adin desberdinen arteko erlazioak eta elkar ezagutza areagotzea izanik.
Horretarako, ikasle talde bakoitza ordu bete egon da astean zehar adin nagusiko pertsonekin kantatzen, jolasten eta margotzen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina