PRIMERAKO IKASTURTEA IZAN DA AURTENGOA!!!
UDAZ GOZATU!!!
2019(e)ko uztailaren 1(a), astelehena
2019(e)ko maiatzaren 24(a), ostirala
Kaixo! Hemen gara berriro egin ditugun ekintza pila zuekin konpartitzeko asmotan!
Lehenengo EKOGUNEAra egindako argazkiak dituzue. Bertan primeran pasa genuen eta asko jolastu genuen. URAK duen garrantziaz jabetu ginen eta barazkiak landatzen ikasi genuen.
URA EZ DUGU ALFERRIK GASTATU BEHAR!!
Gure ikastolako
2.zikloko ikasleak Eguneko Zentroan egon gara aiton-amonekin ekintza
desberdinak egiten.
Jarduera hauek
ELKARBIZITZA proiektuaren barruan kokatzen dira. Bertako helburuetako bat, adin
desberdinen arteko erlazioak eta elkar ezagutza areagotzea izanik.
Horretarako, ikasle
talde bakoitza ordu bete egon da astean zehar adin nagusiko pertsonekin
kantatzen, jolasten eta margotzen.
2019(e)ko maiatzaren 9(a), osteguna
ZENBAT KAKA
URNIETAN!
“Zenbat kaka Urnietan!” izenburupean
LH2.zikloko taldeek gure herriko hondakinen behaketa eta azterketa egin genuen martxoaren azken astean.
Egitasmo hau Eskolako Agenda 21
proiektuaren barruan kokatzen da. Aurtengo gaia HONDAKINAK izanik, gu kalera irten gara eta zenbait gunetako zaborra jaso, sailkatu, pisatu eta ondorioak atera ditugu. Horma irudi batzuen bidez adierazi dugu ikusi duguna.
Orokorrean, kaleak nahiko garbi daudela esan dezakegu. Baina, zigarro punta asko ikusten dela toki guztietan eta txikleak ere, espaloietan itsatsita. Horregatik, gurasoei oharra:
ERRETZEN BADUZUE ZIGARRO MUTURRAK ZAKARRONTZIRA!!
2018(e)ko abenduaren 17(a), astelehena
2018(e)ko abenduaren 4(a), asteartea
2018(e)ko azaroaren 13(a), asteartea
LH 3.MAILAKO IKASLEAK LUIS MARI ZALDUAREKIN URNIETAKO TXOKOAK EZAGUTZEN!!
Azaroaren 9an, ostiral arratsaldean,
primerako eguraldiarekin Luis Mari Zaldua historialariak Urnietako herriari buruzko informazio
interesgarria eman zigun. Bere haurtzaroko txoko kuttunak erakutsi zizkigun.
Eta ea asmatzen dituzuen zeintzuk diren eta zergatik ziren hain gustokoak?
- Sarobe eraikinaren atzekaldean dago eta Egape Ikastola lehen han zegoen.
- Elizaren aterpea.
2018(e)ko azaroaren 12(a), astelehena
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)