2021(e)ko urriakren 19(a), asteartea

LH3 AZKORTEN

 GURE TXOKO KUTTUNA





Pasa den asteartean, hilaren 19an, 3. mailako ikasle eta irakasleok Azkorten izan ginen. Naturaz gozatzeaz gain Urnieta eta bere ingurunea behatzeko aukera paregabea izan genuen. Bide batez, gure mailako hainbat zientzilarik esperimentu bat martxan jartzeko aukera izan zuten.

3. MAILA BEIREN




 




Pasa den urriaren 7 eta 8an 3. mailako ikasle eta irakasleok Beiren egin genuen ikasturteko elkarbizitza egonaldia. 

Ostegun goizean Urnietatik Noainera abiatu ginen eta bertan Zentzumenen Parkean aritu ginen. Arratsaldean, jada Beiren, mahatsa bildu, zapaldu eta egindako muztioa botilaratu genuen. Ostiral goizean Oliteko gaztelu zoragarria bisitatu eta bazkaldu ondoren Urnietara abiatu ginen nekatu bezain pozik. 

Ederki pasa genituen bi egunak Nafarroako herri honetan