2022(e)ko ekainakren 22(a), asteazkena

BUKATU DA, BUKATU DA...

 Horrela da. 2021-22 ikasturtea bukatu da. Zein urruti geratzen da iraila; eta zein azkar pasa dira hamar hilabeteak. Irakasleon partetik oso-oso ondo pasa oporrak, disfrutatu eta hurrengo irailan indarberrituta etorri.



IRAILERA ARTE!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!! 

2022(e)ko ekainakren 17(a), ostirala

LH3. MAILA LARRAITZEN

 Pasa den ekainaren 14an LH3. mailako ikasle eta irakasleak Larraitzera joan ginen ikasturte bukaerako irteera egitera. Bertan "Txindokiko  itzala" zuhaitz parkean aritu ginen bertako begirale eta irakasleak lagunduta. Gero, bertan bazkaldu ondoren Urnietara itzuli ginen. izugarri ondo pasa genuen zuhaitzez zuhaitz ibilbidea osatzen.



2022(e)ko ekainakren 1(a), asteazkena

LH3. MAILA EUREKA MUSEOAN

 Pasa den maiatzaren 30ean LH3. mailako ikasle eta irakasleok Donostiako Eureka Museoan izan ginen. Bertan, hainbat jarduera burutu genuen: bisita gidatua, Naturaren sekretuak, maketen marrazketa... Bertan bazkaldu eta parkean jolastu ondoren Urnietara itzuli ginen. Egun polita pasatzeaz gain gauza harrigarri asko ikasi genuen. Behean ikus ditzakezue Einstein zientzilari ospetsuarekin ateratako argazkiak.




2022(e)ko apirilakren 5(a), asteartea

KONTZERTUA KURSAALEN

 Pasa den martxoaren 31an LH3. mailako ikasle eta irakasleak, beste zenbait ikastetxetako ikaslerekin batera, Donostiako Kurtsaalean izan ginen. Bertan, txontxongiloen bitartez "Botadun katuaren" ipuina antzesten zuten aldi berean, orkesta barroko batek musika zoragarriz laguntzen zuen emanaldia. Saioa oso polita izan zen. Denok gustura egon ginen eta horrelako emanaldi bat berriro ikusteko irrikitan geratu ginen.


2022(e)ko martxoakren 29(a), asteartea

ARTIKUTZA DEZKUBRITZEN

 

LH3 ARTIKUTZAN

Pasa den martxoaren 28an LH3. mailako ikasle eta irakasleok Artikutzan izan ginen. Parkean zehar egindako ibilbidean bertako ekosistema ezagutzeko aukera izan genuen. Ibilbideari Artikutzako herrixkan eman genion bukaera. 






2022(e)ko otsailakren 24(a), osteguna

 Gaur, otsailak 25 Ostegun Gizena, Egape Ikastolako LH3. mailako ikasle eta irakasleok Iñauteriak ospatu ditugu. Hementxe dituzue gure argazkiak. Ezetz asmatu nor den nor? 

GORA IÑAUTERIAK!!!!!





2022(e)ko otsailakren 10(a), osteguna

ANTZERKI SAIOA

 LH3. mailako ikasleok ingeleseko saioetan antzerki emanaldi bat prestatu dugu: "The Wolf and the Seven Little Kids." Ingeleseko irakasleak, Aitziberrek,  lagundu digu emanaldia prestatzen eta LH2. mailako ikaskideei eskaini diegu. Asko gustatu zitzaiela esan digute eta guk oso ondo pasa dugu.





IZOTZ JAUREGIAN GOIZ PASA

 Pasa den otsailaren 9an LH 3. mailako ikasleok Donostiako Izotz Jauregian izan ginen. Bertako monitore eta gure Hezkuntza Fisikoko irakaslearen (Pabloren) laguntzari esker aritu ginen izotz gainean irristatzen. Nahiz eta erorketa ugari izan oso ondo pasa genuen eta irrikaz gaude berriro bueltatzeko.




2022(e)ko otsailakren 4(a), ostirala

KEZKAMUXELAK


 “Kezkamuxelak” izeneko mamuxela edo panpina bereziak dira. Aspaldi du Guatemalako haurrek panpinok egiten dituztela txotxez, zatartxoz eta hariz; lotarakoan beren kezkak kontatzen dizkiete eta burukoaren azpian uzten dituzte, biharamunean kezkarik gabe jaiki ahal izateko. Ikasturte honetan 3. mailako ikasleok kezkamuxelak egin ditugu amets gaiztoak uxatzeko.