2021(e)ko abenduaren 23(a), osteguna

2021(e)ko abenduaren 9(a), osteguna

2021(e)ko abenduaren 2(a), osteguna

LH 3. MAILAKO IKASLEAK ETA AZAROAREN 25A

 LH 3. mailako ikasleak Egape Ikastolarekin batera parte hartu dugu azaroaen 25ean ospatzen den "Genero indarkeriaren aurkako egunarekin. Txartelak taldeka egin ondoren ikastolan zintzilikatu genituen eta horietako hiru ,hiru gelak ordezkatuz, hormirudi handi bat osatuz frontoi txikian.


2021(e)ko azaroaren 25(a), osteguna

PLASTIKORIK GABEKO ASTEA

 

Plastikorik gabeko astea dela eta 3. mailan hainbat materiala erabiliz jostailu polit hauek egin ditugu.

Lan taldetan egin dugu eta inor animatuz gero hementxe dituzue beharreko argibide guztiak.

Animatu zaituzte!

DRAGOIA

MATERIALA:

Dozena arrautz pote bat, dozena erdi pote bat, kartulina 

gorria eta horia, papera, tenpera berdea eta arkatza.

N:\2021-22 IKASTURTEA\ARGAZKIAK\3 AZAROA\LH3 PLASTIKORIK GABEKO ASTEKO ESKULANAK\dragoia.jpg


PROZEDURA:

1.Arrautz poteak tenpera berdearekin margotu.

2.Gero kartulinak moztu eta pegatu (begiak, kresta, sua).

3. Bi arraulta kaxak pegatu.

4. Azkenik, Dragoiari tatuaje batzuk egin genituen.

N:\2021-22 IKASTURTEA\ARGAZKIAK\3 AZAROA\LH3 PLASTIKORIK GABEKO ASTEKO ESKULANAK\dragoia (2).jpg


EMAITZA:

Dragoia apaingarri moduan erakusketan jartzeko balio du. 

N:\2021-22 IKASTURTEA\ARGAZKIAK\3 AZAROA\LH3 PLASTIKORIK GABEKO ASTEKO ESKULANAK\dragoia (3).jpg

EGILEAK:

Xabi, Aner, Maren, Naila eta Chloe.


TXAKURREN KOHETEA
MATERIALA: Tutuak, paperea, kartulina, paper plastifikatua eta begiak.

N:\2021-22 IKASTURTEA\ARGAZKIAK\3 AZAROA\LH3 PLASTIKORIK GABEKO ASTEKO ESKULANAK\suziria.jpg PROZEDURA: 1.Lehenengo tutuak pegatu. 2.Paper plastifikatuarekin forratu tutuak. 3.Ondoren kartulina gorriarekin sua egin. 4.Paper txuriarekin Kohetearen punta egin. 5. Paperarekin soka egin 6. Tutu eta paperarekin txakur astronauta egin, ondoren marroiez margotu.

N:\2021-22 IKASTURTEA\ARGAZKIAK\3 AZAROA\LH3 PLASTIKORIK GABEKO ASTEKO ESKULANAK\suziria (2).jpg

EMAITZA: Jolastu, apaindu eta ikusteko da.


N:\2021-22 IKASTURTEA\ARGAZKIAK\3 AZAROA\LH3 PLASTIKORIK GABEKO ASTEKO ESKULANAK\suziria (3).jpg EGILEAK: Urko, Eki, Ioar, Pedro eta Aroa.


LUR


MATERIALA:

6 tutu, kartulina horia eta marroia, papera, margo horia, gorria, urdina eta berdea, bi begi eta kartulina gorria.

N:\2021-22 IKASTURTEA\ARGAZKIAK\3 AZAROA\LH3 PLASTIKORIK GABEKO ASTEKO ESKULANAK\txakurra.jpg



PROZEDURA:

Lehenengo  6 tutu pegatu, gero bi  belarri marroi eta sudur bat egin. Ondoren mingaina egin eta aurpegi bat egin eta gero 4 hankak egin. Azkenik tximeleta egin eta txakurraren isatsan pegatu.

N:\2021-22 IKASTURTEA\ARGAZKIAK\3 AZAROA\LH3 PLASTIKORIK GABEKO ASTEKO ESKULANAK\txakurra (2).jpg



EMAITZA:

Txakur bat osatu dugu tutuetan arkatzak sartzeko. 

N:\2021-22 IKASTURTEA\ARGAZKIAK\3 AZAROA\LH3 PLASTIKORIK GABEKO ASTEKO ESKULANAK\txakurra (3).jpg

EGILEAK:

Mikel, Arane, Ekhi, Naroa eta Julene.


6 TUTUEN TXAKURRA


MATERIALA:

7tutu, kartoia, kartulina marroia, berdea eta horia.

N:\2021-22 IKASTURTEA\ARGAZKIAK\3 AZAROA\LH3 PLASTIKORIK GABEKO ASTEKO ESKULANAK\txakurra belarretan.jpg




PROZEDURA: 

1. Kartoia berdez eta urdinez margotu.

2.Tutu batekin zuhaitz bat egin.

3.Begiak egin paperarekin.

4.Belarriak moztu.

5.Hankak moztu.

6. Aurpegia moztu.

7. Dena pegatu.

N:\2021-22 IKASTURTEA\ARGAZKIAK\3 AZAROA\LH3 PLASTIKORIK GABEKO ASTEKO ESKULANAK\txakurra belarretan (2).jpg


EMAITZA:

Arkatzak txukun jarri eta apaintzeko.

N:\2021-22 IKASTURTEA\ARGAZKIAK\3 AZAROA\LH3 PLASTIKORIK GABEKO ASTEKO ESKULANAK\txakurra belarretan (3).jpg

EGILEAK:

June, Oihan B, Oihan L eta Kristy.



2021(e)ko azaroaren 23(a), asteartea

LH 3.A PISZINAN

 Urriaren 25etik azaroaren 12ra arte LH3 A gelako ikasleak igeriketa saioak aritu dira egiten Lasarteko piszinetan. Igeriketan aritzeaz gain, zalantzarik ez dago, ederki pasa dutela bertan. 




2021(e)ko urriaren 19(a), asteartea

LH3 AZKORTEN

 GURE TXOKO KUTTUNA





Pasa den asteartean, hilaren 19an, 3. mailako ikasle eta irakasleok Azkorten izan ginen. Naturaz gozatzeaz gain Urnieta eta bere ingurunea behatzeko aukera paregabea izan genuen. Bide batez, gure mailako hainbat zientzilarik esperimentu bat martxan jartzeko aukera izan zuten.

3. MAILA BEIREN




 




Pasa den urriaren 7 eta 8an 3. mailako ikasle eta irakasleok Beiren egin genuen ikasturteko elkarbizitza egonaldia. 

Ostegun goizean Urnietatik Noainera abiatu ginen eta bertan Zentzumenen Parkean aritu ginen. Arratsaldean, jada Beiren, mahatsa bildu, zapaldu eta egindako muztioa botilaratu genuen. Ostiral goizean Oliteko gaztelu zoragarria bisitatu eta bazkaldu ondoren Urnietara abiatu ginen nekatu bezain pozik. 

Ederki pasa genituen bi egunak Nafarroako herri honetan


2021(e)ko apirilaren 28(a), asteazkena

ENRAIZA DERECHOS-HONDAKINIK GABEKO IKASTETXEAK

 

Apirilaren 26an 3.mailako ikasleek “Enraíza Derechos” gobernuz kanpoko erakundeko Yolanda Garcíaren bisita izan zuten. Enraiza Derechos erakundetik pertsona guztientzako elikadura nahikoa, osasungarria, jasangarria eta bidezkoa izateko eskubidea sustatzen dute. Afrikako eta Hegoameriketako hainbat herrialdetan egiten dute lan, hala nola, Perun, Bolibian, Senegal eta Mozambiquen. Gainera, gure lurraldean sentsibilizazioa eta Hezkuntza Eraldatzailea sustatzeko hitzaldiak eta tailerrak ematen dituzte. Garapenerako proiektuen  alde egiten dute, bakoitzaren gizaki eta herri nortasuna errespetatuz eta giza eskubideak  eta genero-berdintasuna bermatuz.

Aipatutako tailer horietako bat egin dute 3.mailako ikasleek: Hondakinik gabeko ikastetxeak tailerra hain zuzen ere. Tailer honen bitartez elikagai-hondakinaren arazo handia eta planetaren kontserbaziorako ekoizpen- eta kontsumo-jarraibide iraunkorrak hartzeko beharra ezagutarazi dizkiete. Haurrak eta gazteak sentsibilizatzea ezinbestekoa da iraunkortasunarekin eta justiziarekin konprometitutako herritartasuna lortu nahi badugu.

Bingora jolastuz elikagaiak alferrik ez galtzearen garrantzia ikasi zuten, bai eta galera hori ahalik eta txikiena izateko hainbat baliabide ere. Animatu zaitezte zuek ere elikagai galeraren inguruko hausnarketa egitera eta bat egin ekimenarekin eta kendu kiloak zakarrontziari!









2021(e)ko urtarrilaren 25(a), astelehena

TABAKALERARA IRTEERA

 Kaixo lagunok!! 


Tabakalerara irteera egin genuen orain dela egun batzuk. Oso ongi pasa genuen eta gauza asko ikasi genituen. Performance tailerraren bitartez pandemiak sortu dizkigun emozioak azaleratzeko gai izan ginen!! Goiz zoragarria izan zen. 😁


3.mailako ikasleak