2021(e)ko abenduaren 9(a), osteguna
LH3.B ETA C PISZINAN.
Azaroaren 15etik abenduren 3ra arte LH3B eta C gelak Lasarteko piszinan aritu gara igeriketan ikasten .
Hiru aste hauetan asko ikasi eta izugarri ondo pasa dugu.
2021(e)ko abenduaren 2(a), osteguna
LH 3. MAILAKO IKASLEAK ETA AZAROAREN 25A
LH 3. mailako ikasleak Egape Ikastolarekin batera parte hartu dugu azaroaen 25ean ospatzen den "Genero indarkeriaren aurkako egunarekin. Txartelak taldeka egin ondoren ikastolan zintzilikatu genituen eta horietako hiru ,hiru gelak ordezkatuz, hormirudi handi bat osatuz frontoi txikian.
2021(e)ko azaroaren 25(a), osteguna
PLASTIKORIK GABEKO ASTEA
Plastikorik gabeko astea dela eta 3. mailan hainbat materiala erabiliz jostailu polit hauek egin ditugu.
Lan taldetan egin dugu eta inor animatuz gero hementxe dituzue beharreko argibide guztiak.
Animatu zaituzte!
DRAGOIA
MATERIALA:
Dozena arrautz pote bat, dozena erdi pote bat, kartulina
gorria eta horia, papera, tenpera berdea eta arkatza.
PROZEDURA:
1.Arrautz poteak tenpera berdearekin margotu.
2.Gero kartulinak moztu eta pegatu (begiak, kresta, sua).
3. Bi arraulta kaxak pegatu.
4. Azkenik, Dragoiari tatuaje batzuk egin genituen.
EMAITZA:
Dragoia apaingarri moduan erakusketan jartzeko balio du.
EGILEAK:
Xabi, Aner, Maren, Naila eta Chloe.
PROZEDURA:
1.Lehenengo tutuak pegatu.
2.Paper plastifikatuarekin forratu tutuak.
3.Ondoren kartulina gorriarekin sua egin.
4.Paper txuriarekin Kohetearen punta egin.
5. Paperarekin soka egin
6. Tutu eta paperarekin txakur astronauta egin,
ondoren marroiez margotu.
EMAITZA: Jolastu, apaindu eta ikusteko da.
EGILEAK:
Urko, Eki, Ioar, Pedro eta Aroa.
LUR
MATERIALA:
6 tutu, kartulina horia eta marroia, papera, margo horia, gorria, urdina eta berdea, bi begi eta kartulina gorria.
PROZEDURA:
Lehenengo 6 tutu pegatu, gero bi belarri marroi eta sudur bat egin. Ondoren mingaina egin eta aurpegi bat egin eta gero 4 hankak egin. Azkenik tximeleta egin eta txakurraren isatsan pegatu.
EMAITZA:
Txakur bat osatu dugu tutuetan arkatzak sartzeko.
EGILEAK:
Mikel, Arane, Ekhi, Naroa eta Julene.
6 TUTUEN TXAKURRA
MATERIALA:
7tutu, kartoia, kartulina marroia, berdea eta horia.
PROZEDURA:
1. Kartoia berdez eta urdinez margotu.
2.Tutu batekin zuhaitz bat egin.
3.Begiak egin paperarekin.
4.Belarriak moztu.
5.Hankak moztu.
6. Aurpegia moztu.
7. Dena pegatu.
EMAITZA:
Arkatzak txukun jarri eta apaintzeko.
EGILEAK:
June, Oihan B, Oihan L eta Kristy.
2021(e)ko azaroaren 23(a), asteartea
LH 3.A PISZINAN
Urriaren 25etik azaroaren 12ra arte LH3 A gelako ikasleak igeriketa saioak aritu dira egiten Lasarteko piszinetan. Igeriketan aritzeaz gain, zalantzarik ez dago, ederki pasa dutela bertan.
2021(e)ko azaroaren 15(a), astelehena
2021(e)ko urriaren 19(a), asteartea
LH3 AZKORTEN
GURE TXOKO KUTTUNA
Pasa den asteartean, hilaren 19an, 3. mailako ikasle eta irakasleok Azkorten izan ginen. Naturaz gozatzeaz gain Urnieta eta bere ingurunea behatzeko aukera paregabea izan genuen. Bide batez, gure mailako hainbat zientzilarik esperimentu bat martxan jartzeko aukera izan zuten.